Definizioa eta jatorria

Gai serio edo tragikoak erabiltzen dituen nekazari giroko antzerki herrikoia da pastorala. Historia, gertaera edo bizitza bat kontatzen du, dena jarraian, antzerki klasikoaren akzio unitate eta leku batasuna gorde gabe, eta alderdi tragikoak eta komikoak elkarrekin nahasian uztartuz. Antzerki herrikoi honen jatorriaz eta deituraz asko eztabaidatu da. Gaurko egunean Zuberoan bakarrik egiten bada ere, Europako … Irakurtzen jarraitu Definizioa eta jatorria